SAIOAK eta ikastaroak

Ikastaro edo programa ezberdinak eskaintzen ditugu: ikastaro trinkoak, saioka edo zeure neurrira moldatutakoak.

Pertsona kopuruari dagokionez: bakarka zein taldeka, beharren arabera, arreta pertsonalizatua eskainiz.

Etxetik kanpo ere ematen ditugu ikastaroak. 

Nahieran.

Heziketa, aholkularitza eta arazoen bideratzea

Oinarrizko heziketatik hasi eta maila ezberdinetako heziketa eta arazoak bideratzeko saioak ditugu. Helburu ezberdinak lortzeko ikastaroak dira. Beti ere, zaldi bakoitzarentzat biderik errazena aurkituz.

Gazteentzako formazioa

Ikastaro trinkoak | Saioka

Haurrek eta gazteek zaldiak bere osotasunean ezagutzeko aukera izango dute, elkar ulertzen ikasiz, zaldien ongizateko beharrak zeintzuk diren ezagutu, jakin, ikasi eta hauek zaintzen ikasteko, monta naturala.

Helduentzako formazioa

Ikastaro trinkoak | Saioka

Zaldiak bere osotasunean ezagutzeko ikastaroak ala saioak dira hauek. Teoria eta praktika tartekatuz, zaldien beharrak ezagutuko dituzu, ulertu eta ikasitakoa praktikan jartzeko aukera ere izango duzu.

Zaintza

Zure etxeko zaldi edota behorrei behar den arreta emateko denborarik gabe baldin bazabiltz edo egun batzuetarako kanpora bazoaz, zeure zaldien zaintzaz arduratuko gara.

Opari txartela

Opari berezi bat, bizipen ahaztezin bat. Zaldiartean elkarrekin gozatuz.