Nor gara?
VANESSA UGARTE, zaldien jokabidean aditua.
Inguruan daukagun animalia eta landare aniztasunarekin bizi eta denak ezagutzea maite izan dut beti.
“Zaldiak ezagutzeko, egoera naturalean ikusi behar dira” eta bertan aztertu beraien jokabidea, begiratu, ezagutu. Hoixe egiteko aukera izan nuen Lucyri esker. Gure Venezuelako bidaiek zaldien sena zein den ikusi eta ezagutarazten lagundu zidaten; beraien bizimodua ikertzeko eta ezagutzeko nire lanaren oinarri sendoa bihurtuz.
Hamaika titulu atera nituen eta zaldi eskola martxan jarri; baina zalantzarik gabe Lucy Rees izan da nere bidailagun eta irakaslerik onena. Zaldi basatien ikerketa lanak, konferentziak, hitzaldiak, heziketa erakustaldiak, ikastaroak han eta hemen, su ondoko elkarrizketak, bidaiak…
Zaldi asko eta ezberdinekin lan egin eta gero, zaldiak goitik behera aztertu eta ahal dudan arlo gehienak sakondu nahiak zaldi artean bizitzera eraman ninduen.
Zaldiak
Adin eta arraza ezberdinetako zaldi eta behor taldea bizi da gurekin. Beraien ongizatea gure esku dagoenez, lasai eta pozik bizitzeko dituzten beharrak asetzea da gure etxeko lehentasuna.
Gure zaldi/behorrak Zaldiko zaldi eskola inguruko zelai eta basoetan aske bizi dira, taldean.
Bakoitzak bere izaera du eta izan dituzten bizipenen ondorioz, beraiekiko dugun gure jarrera moldatzen ikasi beharra daukagu, gurekin lasai egon daitezen, eta gutaz fida daitezen.