Heziketa, aholkularitza eta arazoen bideratzea

Oinarrizko heziketa

Eskura egin, etxeratu. Sokatik jarraitzen irakatsi, burukua jarri, esku eta hankak ematen ikasi. Guregana etorri eta ukitzen lasai usteak gutaz fidatzen dela esan nahi du. Garrantzitsua da konfidantza hori lortzea.

Maila ezberdinetako heziketa eta arazoak bideratzea

Gainean eramaten erakustea, gurdia tiraka eramatea, hainbat beldur gainditzea… Helburu ezberdinak eta bide aukera ezberdinak ditugu.Zaldi bakoitzarentzako biderik errazena aurkitzea da egokiena.Lurrean nahiz gainean goazela azaldu daitezkeen arazoak: Hanka bat ukitu orduko ostika botatzen duen zaldia,montatzera zoazela mugitzen dena,eskutan jartzen dena, eraso egiten diguna,remolkeari beldurra diona, larrean hartzen usten ez dena. Arazoa aztertu eta  pausoka konponduko dugu.

Zeuk hezi zure zaldia gure laguntzarekin