Gazteentzako formazioa

Zaldiak ezagutu eta ulertu nahi dituen neska-mutilentzat da ikastaroa. Zein zainketa behar dituzten ikasi , beraien artean nola mugitu behar garen landu, beraien hizkuntza ezagutu, elkar ulertzen ikasi, trabarik egin gabe bere gainean ibiltzen ikasi, e.a. Zaldi-saioak atseginak eta dibertigarriak dira.

Gure saioek emango dizkizuten (oinez edo zaldi gainean gaudela) onurak ikaragarriak dira: Errespetua, maitasuna, sentsibilizazioa, animalia haundi hauen lagun egitea, beraiekin hartu-eman eder bat izateak ematen digun puztuka eta bizipoza, nor bere buruarekin duen konfidantza lantzeko aukera zoragarria da. Beldurrak eta oztopoak elkarri lagunduz gaindituko ditugu, pazientzia izaten ikasiko dugu, zaldiartean behar beharrezkoa delako.

Eta segi eta segi egin nezake. Zaila egiten zait gure saioetan zer egiten degun azaltzea, bakoitzak bere sentipenak izaten dituelako. Gozatuz hainbeste ikastea zoragarria da.

Banaka edo talde txikietan egiten dugu lan (lau lagunetako taldeak). Astean behin, hamabostean behin, hilero saio bat… Urte osoan zehar. Oporraldietan “udaleku basatiak” ere antolatzen ditugu, astebeteko goiz-pasa didaktikoak.