Adin guztietako pertsonei zuzendutako saioak dira. Zaldietaz ikasiz, momentu ederrak igaro nahi dituenari zuzenduak.
- Ibilaldiak:
Zaldi eta behorrei Kaixo! esaten hasiko dugu saioa: Nola gerturatu, zergaitik, zaldia sokatik eutsirik nola heldu ta eraman behar den landuko dugu, lasai eta elkar ulertuz. Zaldi gainean nola eseri behar den ikasiko dugu, gure gorputzaren oreka landuz eta zaldiaren pausuen erritmoarekin bat eginez, mendian zehar ibilalditxo bat eginez. - Montarik gabeko saioak:
Lurretik zer egin, montatu gabe egin ditzakegun ariketa pila daude.
Nola bideratu zaldi bat edo talde bat aske eta sokarik gabe, nola neurtu distantziak, berekiko dugun posizioren garrantzia, gure jarreraren ezagutza eta erabilera zaldien aurrean, koordinazioaren laguntza erantzun zehatzak ikusteko…
Noiz zer egin naturalki jakin eta egitea. Pertsona bakoitzari komeni zaion hori sentitzen eta gainditzen lagunduko diogu, momentu ederrak, sentsazio berriak, inguru eder eta jatorra eta lagun berriak.