• 2015 January 9, Friday

Ongi etorri ZALDI ETA ZALDIZALEEN HEZIKETA ESKOLAra.

Gipuzkoan gaude, Urola bailaran, Zestoan. Izarraitz mendilerroaren magalean, mendiz eta animaliaz inguraturik, eta itsasotik oso gertu.

Zaldien bizi baldintzak hobetzeko egiten dugu lan.
Zaldien ongizaterako beharrak zeintzuk diren jakin eta beraiekin harreman on bat lortzeko aukera eskaini nahi dizuegu. Elkar ulertu eta ondo konpontzeko pausoak txukun eman ditzagun.

Vanessa Ugarte:

Naturan bizi, aske bizi

“ Zaldiak ezagutzeko, egoera naturalean ikusi behar dira” eta bertan aztertu behar da beraien jokabidea , begiratu, ezagutu. Hoixe egiteko aukera izan nuen Lucyri esker. Gure Venezuelara egindako bidaiek zaldien sena zein den ikusi eta ezagutu arazi zidaten. Zaldien bizimodua ikertzeko eta ezagutzeko lanketa nere lanaren oinarri sendoa izan da.

Hamaika ikastaro eta titulu atera behar izan nituen Zaldiko eskola martxan jartzeko, baina dudarik gabe Lucy Rees izan da nere bidailagun eta irakaslerik onena. Zaldi basatien ikerketa lanak, konferentziak, hitzaldiak, heziketa erakustaldiak, ikastaroak ematen han eta hemen ibiltzeak , zaldi ezberdin asko eta asko landuz, arazo ezberdinak aztertu eta bideratuz, su ondoko elkarrizketak, zaldien bueltan egindako bidaiak… Zaldiak goitik behera aztertu eta ahal dudan arlo gehienak sakondu nahiak zaldi artean bizitzera eraman ninduen.

Zaldiak:
Adin eta arraza ezberdinetako zaldi eta behor taldea bizi da gurekin. Beraien ongizatea gure esku dagoenez, lasai eta pozik bizitzeko dituzten beharrak asetzea da gure etxeko lehentasuna.
Gure zaldi/behorrak Zaldiko zaldi eskola inguruko zelai eta basoetan aske bizi dira, taldean.

Konfidantzan oinarritutako harremana lortzea ezinbestekoa da elkarlanean aritzeko ( eta herizketa osasuntsu bat izateko).