ZALDI HEZIKETA, Zeure etxean/Zaldikon/ Zeuk hezi zeure zaldia gure laguntzarekin

Zaldi/Behor bakoitzak bere izaera du eta izan dituzten bizipen ondorioz, beraiekiko dugun jarrera moldatzen ikasi beharra daukagu, gurekin lasai egon daitezen, eta gutaz fida daitezen.

  • OINARRIZKO HEZIKETA: Eskuratu, etxeratu, zaldiak lasai onar gaitzala.

Moxalak eskura egin, sokatik jarraitzen irakatsi larrez aldatzeko edo pasiran ertetzeko, burukua jarri, eskuhankak ematen ikasi…

Gu agertu eta beldurrik gabe guregana etorri eta ukitzen lasai usteak gutaz fidatzen dela esan nahiko du. Gu azaldu eta guregana etortzen bada, askoz hobe.

Moxalekin, gazteekin nahiz helduekin oso garrantzitsua da konfiantza hori lortzea, gure ondoan lasai eta gustura egon daitezen.

Jator jokatuz eta elkar ulertuz, bere konfiantza irabaztea izango da gure helburua, adiskide berri bat izatea.

  • MAILA EZBERDINETAKO HEZIKETA/ ARAZOAK BIDERATZEA

Beraz o.h. lortuta, behar dugun heziketa mailara bideratuko dugu gure lana.

Bide ezberdin asko har ditzakegu gure helburura iristeko; Gainean eramaten erakustea, gurdia / lera tiraka eramatea, hainbat beldur gainditzea…Helburu ezberdinak, eta helburu horietara iristeko bide asko ditugu.

Zaldi bakoitzarentzako biderik errazena aurkitzea izango da egokiena.

Lurrean nahiz gainean goazela azaldu daitezkeen arazoak: Hanka bat ikutu orduko ostika botatzen duen zaldia, berarengana gerturatzean erasotzen gaituena, montatzera zoazela mugitzen dena, gerturatzeari beldurra diona, eskutan jartzen dena, gainean zaudela jeisten usten ez dizuna, atoiari( remolkeai) beldurra hartu diona, larrean hartzen usten ez dena… Jokabide bakoitzak beti du bere zergaitia.

Noiztik? Zergaitik? Noiz? Zer?… Arazoa ondo aztertu eta pausoka pausoka konponduko dugu.

Zaldikon nahiz kanpoan egin lan, garrantzitsua da oso zaldiarekin egongo den pertsonaren partehartzea.

 

Zeuk hezi ZURE ZALDIA GURE LAGUNTZAREKIN

AHOLKUKARITZA ETA BIDERATZE LANA ZEURE ETXEAN

Zaldiarekin zeuk aurreratu nahi baldinbadezu, hezitzailea zeuk izan nahi baldinbadezu, arazoren bat baldinbaduzue… Zaldia bizi den etxera joango gara eta han lan-saio bat egingo dugu zaldia aztertzeko. Zein bide har ditzakegun ikusiko degu eta etxekolanak jarriko dizkizugu, pausoz pauso aurrera egin dezazun. Lanaren jarraipena tarteka gure laguntzarekin egin dezakezu.

Non bizi den, zeinekin, zer jaten duen…jabearekin ez dagoenean nola dagoen aztertuko degu.Jabearen berarekiko maneiua, nolako harremana duzuen aztertuko dugu.