HELDUENTZAKO FORMAZIOA.

Zaldien etologia, jokaera, beharrak, zainketa, komunikazioa, monta atsegina… Zaldiekin ondo moldatzeko beharrezkoak diren gai ezberdinak jorratzen ditugu gure ikastaroetan.

Horregaitik formazio aldetik ikastaro-programa ezberdinak eskaintzen dizkizugu: Ikastaro trinkoak, saioka edo zeure neurrira moldatutakoak.

Pertsona kopuruari dagokionez: Bakarka, ikastaro pertsonalizatuak, zure beharren arabera moldatutako bakarkako saioak, arreta pertsonalizatua eskainiz. Taldeka ere izan daitezke.

Etxetik kanpo ere ematen ditugu ikastaroak. Horretarako, taldea osatu behar da, egunak adostu eta zaldiak baldinbadaude, aurrera egingo dugu ikastaroarekin.

1.-ETOLOGIA ETA HEZIKETA: Zaldiekiko ikuspuntu sakonago bat eduki nahi dutenei zuzenduta dago: Zaldia bere osotasunean ezagutu nahi dutenei alegia. Teoria eta praktika tartekatuko dira.

Teorian jorra ditzakegun gaiak hauek dira: Zaldiaren eboluzioa/zaldien jokabidea egoera naturalean/etxeratzea, mantsotzea, gerturatzea/zaldia tentsioan-lasai eta hau bereistearen garrantzia /biomekanika eta emozioen eragina zaldiaren mugimenduan/anatomia/zentzumenak/ikaskuntza, ikasteko bide ezberdinak/aulkiaren neurriaren garrantzia eta erokia ez denean zaldi gainean sor ditzaken arazoak/ahokoak, burukoak,…Aukera ezberdinak/apatxak: nola zaindu, perrarik gabe ibiltzeko zainketak eta aukera ezberdinak…eta gehiago!

Praktika saioetan, oinarrizko maneiua/ aske dagoen zaldiarekiko gure posizioaren garrantzia, neurriak/ gorputz hizkuntza eta koordinazioaren garrantzia/heziketa lana: lehenengo montarako prestaketa( borobileko lanketa, soka luzeak eta hauen erabilera egokiarren garrantzia/, tirorako prestaketarako pausoak/ ikastarora datozen zaldien azterketa eta bideratzea. Gure jarreraren garrantzia. Eta abar…

2.- ZALDIKETA: ZALDIAREKIN BAT EGINEZ

Zaldi eta zaldikoaren arteko koordinazioa eta harmonia aurkitzen oinarritzen da, edozein diziplinetarako beharrezkoak.

Zaldiak berezkoa duen mugimendu askeari oztoporik ez jartzea izango da gure helburua, bere gainean berarekin bat egiten saiatuko gara, biontzako askoz erosoagoa eta atsegina izango delako.

Gure gorputza erabiltzen jakitea, sentitzea, bion artean komunkazio argia lortzea, oreka txukun mantentzen ikastea eta noiz zer egin asmatzea izango dira gure zaldiketako helburuak.

Beti zaldiaren motibazioa biziz .Zaldizkoa eta zaldia eroso ibiltzea da gure nahia.

Guk gosatu bai, baina zaldiak ere gurekin goza dezala!

3.- PRAKTIKA SAIOAK:

Gurekin ikastaroren bat egina dutenei zuzenduta daude saio praktikoak.

Zaldi bakoitzaren beharretara egokitutako heziketa lanetan praktikatzeko aukera izango duzu. Eguneroko jarduera arruntetan topatzen ditugun arazoak landu eta konponbidea bilatuko diegu. Esku/hankak emateko arazoak, gurdira arrazoi ezberdinengatik sartu nahi ez dutenak, erasoak, hortzakak, beldurrak…

Saio hauek taldean egin izan ditugu, taldekideen etxeetako zaldiengana joanaz, gaur etxe batetara, hurrena beste batera eta lan saioak Vanessa Ugartek bideratzen ditu. Zaldi ezberdinekin lan egitero aukera bikaina dela iruditzen zaigu.

GAZTEENTZAKO FORMAZIOA.

Zaldien munduan murgiltzeko gogoz eta zaldi artean bizipen ederrak bizitzeko prest baldinbazaude, ongi etorri gure mundura! Ongi etorri Zaldikora!

Zaldiak ezagutu eta ulertu nahi baldinbadituzu, ze zainketa behar dituzten ikasi , beraien artean nola mugitu behar garen landu , beraien hizkuntza ezagutu, elkar ulertzen ikasi, trabarik egin gabe bere gainean ibiltzen ikasi,…e.a, e.a… Zaldi-saioak atseginak eta dibertigarriak izaten direlarik.

Zalditaldeekin bat eginez , inguruan ditugun animalia eta landareak ezagutzen, maitatzen eta zaintzen ere ikasiko dugu, ingurumen heziketa beharrezkoa iruditzen zaigulako.

Gure saioek emango dizkizuten (oinez edo zaldi gainean gaudela) onurak ikaragarriak dira: Errespetua, maitasuna, sentsibilizazioa, animalia haundi hauen lagun egitea, beraiekin hartu-eman eder bat izateak ematen digun puztuka eta bizipoza, nor bere buruarekin duen konfidantza lantzeko aukera zoragarria da. Beldurrak eta oztopoak elkarri lagunduz gaindituko ditugu, pazientzia izaten ikasiko dugu, zaldiartean behar beharrezkoa delako. Lasai eta adi ibili beharrak emozioak neurtzen lagunduko digu, jarrera jatorra eta egokia izaten. Eginbeharrak antolatzen ikasiko dugu, pausoka lan-saioak prestatzen. Oreka eta koordinazioa landuko ditugu, eta zentzumenak esnatu eta garatuko ditugu: Entzunez, sentituz, usainduz, ikutuz…

Eta segi eta segi egin nezake. Zaila egiten zait gure saioetan zer egiten degun azaltzea, bakoitzak bere sentipenak izaten dituelako eta bere erara bizitzen duelako momentua. Gozatuz hainbeste ikastea zoragarria da.

Banaka edo talde txikietan egiten dugu lan( lau lagunetako taldeak). Astean behin, hamabostean behin, hilero saio bat… Urte osoan zehar. Oporraldietan “ udaleku basatiak” antolatzen ditugu, astebeteko goiz-pasa didaktikoak.