HEZIKETA NATURALA. BIZIMODU BAT
Aske eta maneiurik gabe bizi diren zaldien ikerketarekin hasten da heziketa naturala, zaldi basatiak deitzen diegun horiekin. Heziketa naturala zaldien etologian oinarritzen da, neurozientzia eta ikaskuntzaren teoriarekin bat eginez. Zaldien jokabidea, bizimodu eta beharren ezagutza hartzen ditu oinarri. Ezagutza hauek zaldien heziketan, maneiuan eta bizimoduan erabiltzea da Heziketa Naturala.
Zaldia…
Zaldiaren eboluzio luzean zehar, bere bizimodu berrira ohitzeko, zaldiak espezializatze fisiko eta mentalak izan ditu.
Zaldiaren sena, gaitasuna eta limitazioak errespetatzen ditugu.
Belarjalea da: Zelaietako belarra, landare desberdinak, fruituak, zuhaixka eta zuhaitzen hostoak jaten ditu. Bere liseri aparatuak urdail txikia du, janaria etengabe jateko prestaturik dago. Bere haragia samurra eta harrapakarientzako oso estimatua da.
Bakardadean biziz gero, ezinezkoa da harrapakariengatik beti erne egotea; Taldean biziz, beti egongo da arriskuaz ohartuko den norbait. Horregaitik zaldia ez da bakardadean lasai bizi. Bere ondoan lagun fidagarria, lasaia, ezaguna nahi izaten du. Bere ingurukoak benetazko lagun bihurtzen dira, pertsonak ere bai (gutaz fidatzen baldinbadira) segurtasun faltan sentitzen denean hauengan laguntza bilatuz.
Bakarrik dagoenean kaltebera sentitzen da eta gutaz fida daitekela erakusten diogu.
Bere defentsa bakarra ihesa da, aske bizitzeak garrantzi handia du, baita esku ta hanken segurtasunak ere. Leku itxi batean ez da gustora egongo, ezta helduta edo harrapatuta dagoenean ere.
Helduta eta harrapatuta egoteak izutzen du, horregaitik aske lantzen dugu.
Ihes egiteko elkartu egiten dira eta elkar koordinatuz mugitzen dira, harrapakaria nahaztuz, eta honen lana zailduz. Beraien mugimenduen sinkronizazioak halako garrantzia du, gaztetatik hasten direla beraien jolasetan eta batetik bestera mugitzerakoan koordinazioa lantzen.
Taldekideekin sinkronizatzen da eta gurekin koordintzea segurua eta atsegina dela erakusten diogu. Sinkronizatzea beraien naturan dago.
Zaldia ez da animalia erasotzailea, baina ihesbiderik gabe eta mehatxatuta sentitzen baldinbada, defendatuko da.
Sekula ez ditugu beldur edo defentsa erantzunak zigortuko, horrela resabiatzen bait dira.
Komunikatzeko, gorputz hizkuntza asko erabiltzen dute, horregaitik gure gorputz hizkuntza kontrolatzen ikasi behar dugu, arrisku bezala sekula ikus ez gaitzaten. Tentsio seinaleak begiratzen ditugu( burua altxata, ahoa estututa…) eta baita lasaitasun seinaleak ere( gorputza erlaxatuta, lasai, aho mugimenduak…)
Ez da lehiakorra, ez du agintaritzarik, eta ez du obedientzia kontzeptua ezagutzen; Baina ondo erakutsitako seinale argiei erantzuten ikasteko gai da.
Bakean bizi nahi du, lasai. Sasoiko egon behar du harrapakariengandik ihes egin ahal izateko.
Bere burmuina gurearekin konparatuz, bere eredu genetiko, emozio eta ikasketengatik dominatuagoa dago. Razionalizatzeko gaitasun eskasa du, imaginatzeko gaitasun eza, etorkizuneko pentsamendurik ez, ez du planifikatzen. Momentua bizi du, bizi izan dueneko oroitzapen on eta txarrekin.
Gauza ezezagunek izutzen dute, horregaitik behar duen denbora utziko diogu azter ditzan, gauza berriak poliki sartuko ditugu, eta beldurra baldinbadu, lasaitzen lagunduko diogu, beraren borondatez onartzen dituen arte. Ez dugu sekula behartuko.
Esperientzia onak sarituz irakatsiko diogu. Guk nahi duguna egiten ez badu, erantzun arte eskatuko diogu, modu antisozialean jokatzen baldinbadu ezik.
Zaldiak etxeratzean, erraza da jendeak, egokiak ez diren baldintzetan zaldiak mantentzea: Janari aberatsa emanez, janari-ano handiak, baraurik ordu asko igarotzen dituztelarik, bakardadean eta askatasunik gabe. Baldintza hauetan zaldi asko estresak jota bizi dira, eta jokabide nahasteak, ugalkortasun arazoak, infekzioen aurkako defentsa falta, ikasteko orduan arazoak, eta esterotipia ezberdinak sortarazten ditu.
Izakera desberdinak, behorrak, zaldiak, moxalak, bakoitzak bere zeregina du taldean. Ezagutu eta ulertu behar ditugu, eta gauza berriak irakasteko bide errazenak hartu.
Zaldiak gu ulertzea nahi dugu, gurekin elkarlanean aritzea, pozik bizitzea. Erraztu diezaiogun bizia. Gure esku dago.
LASAITASUNA · KONFIDANTZA · KOMUNIKAZIOA · KOORDINAZIOA