Adin guztietako pertsonei zuzenduak. Hezitzaile, perratzaile, albaitari edo zaldi bat etxean duen edonorentzat zuzendutako ikastaroak dira; Ta zaldirik ez duenarentzako ere bai, beti ere zaldiak ezagutzeko edo zaldiekin duen harremana hobetzeko asmoarekin baldin badator.
Ikastaroak Trinkoak edo aldizkakoak izan daitezke
- Trinkoak:
Astebukaerakoak, ostiral arratsaldean hasi, larunbatean egun osoz eta igandean arratsaldeko hirurak alderarte luzatzen dira. - Aldizkakoak:
Egunak eta orduak aurrez adostu beharko ditugu. Aukera ezberdinak eskaintzen ditugu zure denbora eta beharren arabera.
Bakarka zein taldeka izan daitezke:
- Ikastaro pertsonalizatuak:
Zeuri zuzendutako ikastaroa, zure beharren arabera moldatutako bakarkako saioak, arreta pertsonalizatua eskainiz. - Taldeka:
Taldekide kopurua ikastaro motaren arabera zehaztuko dugu.
*Ikastaroak etxetik kanpo ere ematen ditugu: Taldea osatu, lekua moldatu, egunak adostu eta aurrera.
Azkenengo hamalau urteotan hasieran Lucyrekin eta gero nere kasa Espainian zehar eta atzerrian emandako nahiz heziketa edo zaldiketa ikastarotan ezagutu eta landutako ehundaka zaldikin lan egiteak emandako esperientzia eta jakituria zabaltzen saiatzen naiz nere ikastaroetan. Katalunia, Madril, Extremadura, Andaluzia, Galizia, Cantabria, Burgos, Asturias, Huesca, Colombia, Venezuela… han da hemen zaldiak aztertu ta landuz.