ZALDIKETA NATURALA, zaldiarekin bat eginez
Zaldiketa naturala ez da asmakizun berri bat. Aspaldi, oso aspaldidanik erabili izan diren eta zaldiketako maisu handiek erabili izan dituzten lan egiteko moduarekin bat egiten dugu, gaur arte (Jenofonte, Alois Podhajsky, Francois Baucher, Nuno Oliveira…)
Zaldi eta zaldizkoaren arteko koordinazio eta harmonia aurkitzen oinarritzen da, edozein diziplinetarako beharrezkoak.
Zaldiarentzako ulerkorrak diren mugimendu-laguntza erabiliz, zaldia eroso mugitzea lortu eta guretzako zaldiketa eroso eta segurua lortzen du. Nahiz etxeko zaldiketa, aisialdirako edo kirol arlo edo txapelketetako, oinarrizkoak diren lankidetza eta mugimendu arin eta malguak lortzea da helburua. Zaldi ta zaldizkoa bat eginez, ariketa errazenetik landuenera, zaldiketa ederra izan dadin.
Zaldiak berez duen mugimendu askeari oztoporik ez jartzea izango da gure helburua, bere gainean jarri eta berarekin bat egiten saiatuko gara; Biontzako askoz erosoagoa izango delako.
Gure gorputza erabiltzen jakitea, bion artean komunikazio argi bat lortzea, oreka txukun bat mantentzea. Noiz zer egin asmatzea.
Zaldiaren motibazioa lortuz eta zaldiak ulertzeko moduan jokatuz.
Zaldizkoa eta zaldia eroso egotea da gure nahia. Gozatu eta zaldiak ere goza dezala!
Hau lortzeko zaldi bakoitzaren izaera eta gorputzkeraren arabera, zaldi bakoitzak eta diziplina bakoitzak behar dituzten tresnak erabiliko ditugu. Eta beti zaldiaren erosotasunaren bila.
Zaldiketa mota honekin sekula inor gainean eraman ez duen zaldi bat edozein txapelketa mailara prestatzeko modua dugu. Baita bestela montatu ezin edo arazoak ematen dituzten zaldiak bideratu eta konpondu daitezke.