Hitzaldi eta lan erakustaldiek heziketa naturalaren ardatza zein den eta gure lanaren zergaitia azalduko digute eta praktikatzeko aukera ere izango da, bertako zaldi edo ta kanpotik datozenekin lan eginez.
Arazoak dituzten zaldi eta zaldizkoekin ere lan egingo dugu hauek nola bideratu aztertuz.
Ikastaro hauetan zaldiaren izaera eta jokaerari buruzko gaiak jorratzen ditugu eta ikastarotako izaten ditugun zaldi ezberdinak heziketan bideratzen ditugu. Bai hutsetik hasi eta lan ezberdinetara jarriz: gainian ibili, gurditik tira eta abar. Horretaz gain eguneroko jarduera arruntetan topatzen ditugun arazoak (perratzeko arazoak, sokatik eramateko arazoak, zaldi arriskutsuak, gurdira sartzeko arazoak, erasokorrak e.a.) landu eta konponbidea bilatzen diegu.
Hainbeste urte ondoren eta hainbeste zaldiren ondoren, lan egiteko era moldagarri honekin ez dugu konponbidea topatu ez diogun zaldirik izan.