• Friday January 9th, 2015

Ongi etorri ZALDI ETA ZALDIZALEEN HEZIKETA ETXERA.

Gure izena ZALDIKO da. Gipuzkoako herri polit batean gaude, Zestoan, Izarraitz mendiaren magalean, mendiz eta animaliaz inguraturik eta itsasotik oso gertu. Lan-talde jatorra osatzen dugu natura, animalia eta kirol zaleak gara. Zaldiaren ondo bizitzeko beharrak zeintzuk diren azaldu eta harreman on bat lortzeko aukera eskeini nahi dizuegu.

Vanessa Ugarte:
Albaitaritza ikasten ari nintzela, zaldien jokabidea aztertu, elkar ulertu eta ondo konpondu nahiak Lucy-rekin elkartzera eraman ninduen. 2000.urtetik Lucy Reesen ikasle eta laguntzailea naiz. Lucyrekin ikerketa lanak, ikastaroak, konferentziak, hitzaldiak, heziketa erakustaldiak, su ondoko elkarrizketak, bidaiak… Zaldiak goitik behera aztertu eta ahal dudan arlo gehienak sakondu nahiak zaldi artean bizitzera eraman nau. Zaldi hezitzailea naiz, txakur hezitzailea, zaldien jokabidean aditua, lau urtez zaldi-etologia ikastaro internazionaleko irakasle Venezuelan, ingurugiroko kirol teknikaria, zaldi turismo gidaria, zaldiketa teknikaria II (Raid, TREC eta zaldi turismoan…),  eta zaldiekin lanean eskarmentu handia.

Imanol Eizagirre:
Zaldienganako zaletasuna dela eta duela urte asko Lucy Rees eta Vanessa Ugarterekin egin nuen topo. 2.005.urtetik Lucyren ikasle eta Vanessarekin elkarlanean dihardut: Zaldien zaintzan, heziketa lanean, ikastarotan…Vanessaren laguntzailea naiz. Zaldien jokabidean aditua, apatsak sano izateak duen garrantzia ikusita, podologia arloa sakontzen ari naiz, ikertuz eta behatzak zainduz.

Noemi Ugarte:
Etxekoek irten beharra dutenean zaldietaz arduratzen naiz. Albaitaritzan lizentziatua eta nekazaritzako elikagaien ingeniaria.

Zaldi taldea:
Hamasei lagunek osatzen dute taldea, hamar zaldi eta sei behorrek: Gai, Hungaro, Gorrixka, Abako, Sasi, Boira, Intza, Ixku, Txam, Alai, Fu eta gure pottoka ausartak Xei, Mof, Peru, Txuri eta Tronpet. Sail ezberdinetan taldeka banaturik, arraza, adin eta bizimodu ezberdinak izan dituzten arren, gaur egun, talde bizi, sendo eta lasaia osatzen dute. Bizimodua erabat alaitzen digutenaren zalantzarik ez dut.

Laguntzaileak:
Zenbait garai eta momentutan gurekin lan egiten dutenak. Arlo ezberdinetan adituak (zaldiketa , zalditerapia, hezitzaile…), zaldienganako maitasuna nabarmen duen taldea.